XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

E-ren sarritasuna hain da nabarmena, zaila izan bait daiteke nolabaiteko luzera duen esaldirik bilatzea letra horrek nagusitasun nabaria ez duenik.

Badugu, beraz, uste soil bat baino zertxobait gehiago hasierako oinarritzat hartzeko.

Lehengo zerrenda horri eman geniezaiokeen enplegua nabarmena da, baina oraingoz eta e letra honetan, neurri batean bakarrik erabiliko dugu.

Ugarien agertzen den ikurra 8 denez, jo dezagun hau dela alfabetoko e letra.

Hau horrela izan daitekeela frogatzeko beha dezagun ea 8 hori bikoiztua agertzen den ingeleraz nahiko arrunta bait da letra honen bikoizketa -hala nola honako hitzetan: meet, speed, see, been, agree, etab.

Ikus dezakegunez, gure kasuan bost bikotetan agertzen da nahiz eta kriptograma laburra izan.

Har dezagun bada 8 ikurra e letra dela.

Gogora, ordea, ingeleserazko hitzetatik arruntena the dela; beraz, beha dezagun ea ez ote dauden hirunakako ikur multzoak, hirukotearen bukaeran 8 ikurra izanik.

Horrelako hirukoterik aurkituko bagenu ia segurki the hitza adierazi nahiko luke.

Nahiko da larrukiko ikurrak begiratzea gutxienik zazpi aldiz delako hirukotea agertzen dela ikusteko: ikurrak dira.

Horrela izanik, pentsa genezake ; ikurrak t letra adierazi nahi duela, 4-ak h-a eta 8-ak e-a, azken letra honetaz genuen susmoa baieztatuz.

Horrekin handia dugu emandako aurrerapausua.